Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Trintxerpeko aparkaleku berria inauguratu dute

Zabalik da Gernika plazaren atzeko parking berria. 198 plaza daude, eta gau nahiz jaiegunetan trintxerpetarrek soilik erabili ahalko dute.

Guztira 198 autorentzako tokia dago aparkaleku berrian.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/01/11

Gaur goizean inauguratu dute Trintxerpeko aparkaleku berria Pasaiako alkate Izaskun Gomez, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romerok, eta Pasaiako Portuko zuzendari David Candelariok. Parkinga ekitaldia bukatu eta berehala —11:30ean hasi da— irekiko zutela ziurtatu du alkateak.

Ziritza eraikinaren alboko eremuan, Gernika plazaren atzean —Euskadi etorbidearen eta Aduana kalearen artean— 198 autorentzako lekua dago orain, plaza horietatik 6 mugikortasun urriko gidarientzat erreserbatu dituztelarik. Egunean zehar bertan edonork aparkatu ahalko badu ere, lehentasuna trintxerpetarrei emango zaie: haiek soilik aparkatu ahalko dute eremuan asteburu, jaiegun eta astegun gauetan, 19:00etatik 08:00ak arte.

Bertakoak direla ziurtatzeko pegatinak banatu dizkiete udaletik, azken asteotan, ibilgailua Trintxerpen erroldatuta duten bizilagunei. Neurri horrek trintxerpetarrek aparkatzeko dituzten arazoak “arintzeko” balioko duela ziurtatu du gaur goizean Gomezek.

Hiru bat hilabetetan egin dute orubea parking bihurtzeko obra, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako Departamentuak finantzatu duen 773.463 euroko inbertsioari esker. Oraindik aurrera Pasaiako Udala izango da horren mantenu eta kudeaketaren arduradun.

Bi sarbide, oraingoz
Euskadi etorbidetik zein Aduana kaletik du sarbidea gaur-gaurkoz aparkatzeko gune berriak. Biak ala biak mantenduko ote diren galdetuta, baina, zalantzati agertu da alkatea, eta portuko zuzendaria izan da lehen azalpena eman duena. Antza denez, PPAk epe labur-ertainera egiteko asmoa duen obrengatik ezin izango da beti zabalik mantendu Aduana kaleko sarbidea.

Gomezek argitu du, beraz, sarbide nagusia Euskadi etorbidetik atera duten bide berria izango dela, eta horretxegatik duela, hain zuzen, noranzko bikoitza; litekeena delako portuak erabakitzea bere jabetzakoa den Aduana kalea beste ezertarako erabiltzea, eta beraz, sarbide hori ixtea. “Hasiera batean bi sarbide egongo dira; gerora, bakarra”, argitu du pasaitarren eledunak.

Hasierako aurreikuspena behin-behineko aparkaleku hori bost ustez martxan egotea da, Adinberriko behin betiko aparkalekuaren lanak bukatu bitartean. Aurten hasiko dira Trintxerpeko Hospitalillo eremuan Adinberri Ekosistema eraikitzeko obrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.