Familia Eskolako hirugarren saioa, prest
'Positiboki hezitzen: bizitzan erabiltzeko baliabideak eskaini' izeneko monografikoa eskainiko dute hilabete honetan. Izen-emateak irekita daude jada.
Errenteriako Udalak eta Familia Eskola zerbitzuak ‘Positiboki hezitzen: bizitzan erabiltzeko baliabideak eskaini’ izeneko monografikoa eskainiko du hilabete honetan, amatasunaren eta aitatasunaren erronkei aurre egiteko estrategia positiboak garatzen laguntzeko asmoz. Sandra Muñoz psikopedagogoak gidatuko du saioa.
Honakoa izango da programaren barruan eskainiko den hirugarren monografikoa eta hirugarren saio horretan parte hartu nahi duten familiek galdetegi bat bete beharko dute.
Familiek, gainera, beren erreferentziazko zentroan edo gurasoen elkarteetan informazio gehiago eska dezakete. Horrez gain, Familia Eskola zerbitzuari buruzko edozein zalantza argitzeko edo arreta indibiduala jasotzeko, gurasoeskola@errenteria.eus helbide elektronikora idatzi edo 688 72 42 33 telefonora deitu dezakete interesdunek, asteartean 09:00etatik 12:00etara eta ostegunetan 15:00etatik 16:00etara.