Inauteriak prestatzen hasiko dira lezoarrak
Asteartean, hilaren 17an, bilerara deitu dituzte Lezoko Jai Batzordeko partaideak. 19:30ean da bilkura, Kultura Aretoan.
Lezoarrek inauterietako ohitura eta ospakizun propioa dute, eta kondairak dioenez, Trapujale epaitu, errudun ebatzi eta sutara botatzen dute Lezoko Jai Batzordeko partaideak bilerara deitu dituzte astearterako (hilak 17rako), 19:30ean, Kultura Aretoan. Batetik, Eguberrietan antolatutakoen balorazioa egingo dute, eta bestetik, Inauterietara begira jarriko dira, aro horretan zer egin erabakitzeko.
Bi puntu horien aurretik aurreko aktaren onarpena aterako dute mahai gainera. Azken puntua, laugarrena, bertaratutakoen galdera eta eskeena izango da.
