Yola Kultur Klubak VI. Kultur Jardunaldiak antolatu ditu
Datozen hiru asteazkenetarako beste hiru mintzaldi antolatu ditu Donibaneko kirol klubak. Itxiera ekitaldian, mokadua.
Hasi dira Donibaneko Yola Kultur Klubak antolaturiko VI. Kultur Jardunaldiak. Atzo, asteazkenarekin, eskaini zuen lehen saioa Pako Etxeberria mediku, antropologo eta biologian adituak. Datozen hiru asteazkenetarako eskaintza ere prest dute.
Beste hiru gizonek hartuko dute hitza datozen asteotako asteazkenetan Donibanen, Pedro Arrillaga Amanotartek, Santiago Sanchez Beitiak eta David del Vallek. Azken ekitaldiaren bukaeran, gainera, elkarteko hainbat sukaldarik prestaturiko mokadu bat dastatzeko aukera izango dute bertaraturikoek.
Jardunaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, Yola elkartearen egoitzan. Horra hor datozen hitzorduak:
- Hilak 18, asteazkena.
- Fungi erreinua, perretxiko jangarriak eta toxikoak alderatuta. Txostengilea: Pedro Arrillaga Anabitarte. Moderatzailea: David del Valle (Yola K.K.-eko zuzendaritzakidea).
- Hilak 25, asteazkena.
- Zergatik zaindu gure itsasargi historikoak; argi iheskorra. Txostengilea: Santiago Sanchez Beitia. Moderatzailea: Josu Pagadizabal (Yola K.K.-eko zuzendaritzakidea).
- Otsailak 1, asteazkena.
- Badia eta bere gotorlekuak. (I. zatia, Torre atzea). Txostengilea: David del Valle. Moderatzailea: Josu Goikoetxea (Yola K.K.-eko zuzendaritzakidea).
Mintzaldi bakoitzari buruzko xehetasunak hemen klik eginda zabalduko den txostenean bildu ditu Yolak.