Iturriotzeko bideetan egokitze lanak egin ditu udalak
Erretegin eta Sarobe Errekan zabalguneak ireki, bideak konpondu edota hoditeriak luzatu dituzte. Ia 40.000 euro bideratu dituzte lanetara.
Oiartzungo Udalak, berriki, Iturriotzeko herri bideetan egokitze lanak egin ditu. Horrela, autoentzat zabalguneak egokitu ditu Erretegin, 29.500 euroren truke.
Hortaz gain, Sarobe Errekaren bide hasierako zatia konpondu eta ur zikinen hoditeria luzatu dute. Lan horiek 10.100 euroren truke egin dituzte, inguruko etxe eta baserriei zerbitzua emateko.
