Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Martxan da Landetxeko taberna zerbitzua kontratatzeko prozedura

Prozedura irekia denez, interesdunek haien proiektua hilaren 30era arte aurkez dezakete. Proiektuak bat egin beharko du eraikinaren izaerarekin.

Beñat Agirresarobe
Oiartzun
2023/01/13

Gaur, ostirala, egin den udalbatzan, Landetxe eraikineko taberna zerbitzua esleitzeko prozedura abiatzea erabaki du Oiartzungo Udalak. Izan ere, erakin horretako egokitze lanak bukatzear daude. Eraikinak giza kohesiorako, euskararen eta kulturaren sustapenerako eta zahartze aktiboaren elkargune izatea du helburu. Hala, orotariko aisialdi ekintzak antolatzeko baliatuko dute udaleko sail desberdinek eta herriko elkarteek.

Guneak taberna izango du ere, eta gaur horren esleipena prozedura irekia bidez egitea erabaki dute. Beraz, interesa duen edonork aurkez dezake bere proiektua. Lokalaren ezaugarriei dagokienean, 173 metro karratu ditu (artean 21 metro karratuko sukaldearekin), terrazaz gain. Aldi berean 102 pertsona sar daitezkeela kalkulatu dute.

Hortaz gain, prozeduran parte hartzeko hainbat baldintza luzatu ditu udalak. Batetik, proposamenek eraikinaren izaerarekin bat egin beharko dute. Alegia, “izaera sortzailea eta komunitarioa indartu eta elikadura osasuntsuarekin eta tokiko eta sasoiko produktuen kontsumoarekin lotutako balioak sustatu beharko ditu”. Bigarrenik, erretiratuek % 20ko beherapena izango dute eskainiko diren otordu eta janari-produktu guztietan. Bukatzeko, gutxieneko ordutegia 09:00etatik 21:00etara izango da astean zehar, eta 10:00etatik 00:00etara asteburuetan. Gainera, taberna irekita egon beharko da Landetxen antolatuko diren ekimenetan zehar.

Urtarrilaren 30a izango da proposamenak bidali eta jasotzeko azken eguna. Kontratua bi urtetarako sinatuko da, eta urte beteko bi luzapen egiteko aukera luzatuko zaio onuradunari. Lehenengo sei hilabeteetan zehar, gutxienez 600 euro ordaindu beharko zaizkio udalari, eta hortik aurrera 1.000 euro hilabetero.

 

Erlazionatutako edukiaLandetxe, herria artikulatzeko eraikina
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.