Urtarrilaren 22an, 'Mineralen bila' mendi ibilaldia
Parketxeak Arditurrin ustiatzen ziren mineral eta meategien aztarnak bisitatzeko txangoa antolatu du datorren astebururako.
2023. urteari hasiera emateko, Arditurri parketxeak ekimen bat antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
Hala, urtarrilaren 22an, igandean, “Mineralen bila” mendi ibilaldi gidatua antolatuko dute. Txangoa 10:00etan abiatuko da Arditurri parketxetik, eta Aiako Harria eremu naturaletik barrena arituko dira, ustiatzen ziren mineralen eta meategien arrastoak ikusteko. Azalpenak elebitan egingo dira, eta 12:00etarako itzuliko dira abiapuntura.
Parte hartzeak bost euro balio ditu, eta izena aldez aurretik eman behar da, 943 49 50 69 telefonora deituz edo helbide honetara mezua bidaliz.