Ander Aramendik irabazi du Euskadiko Kross Txapelketa
17 urteko sanjuandarra nagusi izan da sub18 kategorian. Podiuma Iker Ibarguren irundarrak eta Mikel Aramendik osatu dute, hurrenez hurren.
Atzo lehiaturiko Mitxintxolako igoeran Aramendi anai sanjuandarren arrastorik ez egon izanak zer pentsatua eman dezake, kontuan hartuta bikietako batek, Anderrek, errekorra hautsi zuela iaz. Kontua da, beste kirol hitzordu bat zutela Ander eta Mikel Aramendik atzo: Euskadiko Kross Txapelketa.
