Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lizeoko ikasleak Herbeheretara bueltatuko dira, hiru blogarirekin

Pasaia-Lezo Lizeoko hamazazpigarren ikasle trukea izango da aurtengoa. Estreinakoz eguneroko bat idatziko dute egonaldian zehar hiru ikaslek.

Izaro Muñoz, Dania Valverde eta Jurgi Sarasola, blogariak.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/01/16

Asteazken honetan berrartuko dute Pasaia-Lezo Lizeoko batxilergoko lehen mailako ikasleek Herbeheretako tradiziozko ikasle-trukea. Hamazazpigarrena izango da, kontuan hartuta azken bi urtetan ez dela egin, eta 2019koa erdizka eten behar izan zutela. Pasaiako ikastetxeko 18 gaztek Roermond (Limburg, Herbehereak) herrian egonaldia egingo dute astebetez.

Hilaren 25era bitarte, beraz, herbeheretako familia banatan hartuko dute ostatu pasaitarrek, eta Bisschoppelijk College Broekhin ikastetxean arituko dira, hango ikasleekin elkarlanean, ingelesa hobetzen. “Ikasgeletan ikasitakoa praktikan jartzea da eskola truke honen hastapenetako helburua”, azaldu dute arduradunek, “eta baita ikasleei esperientzia berriak bizitzeko aukera eskaintzea ere”. Bi irakasle izango dituzte bidelagun.

Egonaldian zehar agenda estua izango dutela ziurtatu dute Lizeotik: nederlandera ezagutu, izotz patinajea egin, Maastricht eta Amsterdam hiriak ezagutu, Anne Franken etxea bisitatu, eta bidaiari bukaera emateko, kultur festa ospatu. Guzti horren berri emango dute aurten, estreinakoz, blog berri bati esker, Izaro Muñoz, Dania Valverde eta Jurgi Sarasola ikasleek; trukean parte hartzeaz gain, blogari ardura ere hartu dute.

Izarok, Jurgik eta Daniak eguneroko bat idatziko dute hemen klik eginda zabalduko den atarian. “Egunero beren esperientziak idazten saiatuko direla agindu digute”, aurreratu dute Lizeotik. Hiru horiei ere, gainontzeko ikasleei bezala, ikasle-lagun bana izendatu zaie, eta etxean hartuko dituzte martxoan. Orduan egingo dute trukearen buelta, eta herbeheretako ikasleek Pasaia-Lezo Lizeoa izango dute ikastetxe astebetez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.