Ainhoa Usandizaga eta Oier Etxeberria, Mitxintxolako garaileak
56 lasterkarik hartu dute parte, hiru kategoriatan; Julen Badiola izan da gazteetan irabazle. Oinezkoak ere goraipatu ditu Itsas Mendik.
Atzo, igandearekin, lehiatu zen Donibanen XII. Mitxintxola mendi lasterketa, Itsas Mendi elkarteak antolatuta. Aurten 56 lasterkarik hartu dute parte igoera intentsuan (iaz 90 inguru izan ziren), hiru kategoriatan: emakumeak, gizonak eta mutil gazteak (neskarik ez da inskribatu).
3,4 kilometroko igoeran parte hartu duten emakumeak bost izan dira. Horien artean, palmaresa, honakoa: Ainhoa Usandizaga Zubiaurre oriotarra [0:22:51], Ines Aguado Blanco olaibartarra [0:25:19], eta anonimoa [0:30:45]. Azken biak, hurrenez hurren, Mertxe Casas Sanchez eta Carolina Monzon Casado oreretarrak izan dira.
Gizonen kategoria izan zen jendetsuena —43 korrikalarik hartu zuten parte—, eta denbora markarik onenak haienak izan ziren. Oier Etxeberria Zubimendi azpeitiarra izan zen lehena [0:17:51], eta orpoz orpo heldu zen Gorka Goikoetxea Goikoetxea donostiarra [0:17:59]. Podiuma ixteko bertaratu zen Iruñetik Yelko Pardiñas Garcia [0:18:08].
Gazteak bederatzi izan ziren guztira, guztiak mutilak. Julen Badiola Unzurrunzaga bergararra izan zen bizkorrena [0:18:28], bigarrenaren saria Julen Olaziregi Legorburu sanjuandarrak jaso zuen [0:19:14], eta ondotik sailkatu zen etxeko bestea: Unai Zaldua Irastorza sanjuandarra [0:20:54].