Herriko udal txistulariek bi emanaldi eskainiko dituzte urtarrilean
Udaletxeko arkupean kontzertua izango da 22an eta diana 29an.
Urtarrileko azken astean bi emanaldi eskainiko dituzte Errenteria-Oreretako Udaleko txistulariek. Lehena datorren igandean, hilaren 22an, udaletxeko arkupetan izango da. San Sebastian egunaren biharamunean, azken urteetan bezala, Donostiari eskainitako eta Raimundo Sarriegik egindako doinuez osatutako kontzertua eskainiko dute Udal Txistulariek, Arantxi Iragorri Saizar abeslariarekin batera.
Bestalde, hilaren azken igandean, 29an, 9:00etan diana egingo dute Iztieta, Olibet eta Ugarritze auzoetan barrena. Udaletxetik hasi eta auzoetan aritu ondoren, berriro ere, udaletxean amaituko dute, eta bi zortziko joko dituzte: Marrutxipi eta Markesaren alaba / Beltzarana, Jose Ignazio Ansorena Minerrenak biak.