Sanpedrotarra AE-ko sarrera kuota zatika ordaindu ahalko da
Arraun elkarteko bazkide berriek 400 euroko sarrera kuota gehienez ere bost urtetan ordaindu ahalko dute oraindik aurrera.
Sanpedrotarra Arraun Elkarteko batzordekideek abenduan egindako Ohiko Batzar Nagusian erabaki zuten taldeko bazkide izateko ordaindu behar den 400 euroko sarrera kuota zatikatzeko aukera ematea. Horrela, kide berriek gehienez ere bost urte izango dituzte ordainketa osoa egiteko, urtean 80 euro emanda.
Horrez gain, noski, urteroko kuota arrunta ere ordaindu beharko dute bazkide direnek: 195 euro. Honako hobari hauek izango dituzte arraun elkarteko bazkideek:
- Arropa, autobus eta halakoetan deskontuak.
- Klubeko batzarretara joateko eta botoa emateko eskubidea.
- Elkarte gastronomikoa erabiltzeko eskubidea.
Horiez gain, noski, arraun klubaren jarduna babestu eta sustatuko dute bazkideek euren urteroko emariari esker. Talde morearekin bat egin nahi duenak, edo bestelako informaziorik behar duenak, posta elektronikoa idatz diezaieke arduradunei hemen klik eginda.