Inauteriak eta mendekosteetako kontzertuak, gaurko jai batzordean
19:30ean izango da bilkura, Kultura Aretoan. Inauteriei bultzada ematea eta mendekosteei begira jartzea dute asmo batzordekideek.
Gaur (hilak 24, asteartea) Lezoko Jai Batzordea osatzen duten eragileetako kideek nahiz norbanakoek bilkura izango dute, 19:30ean hasita, Kultura Aretoan.
Bi gai nagusi izango dituzte hitz egitekoen zerrendan. Lehena hurbilekoa da, Inauterien antolaketari bultzada eman nahi diotelako. Bestetik, herriko lehen jaiei begira ere jarriko dira, mendekosteei: festetan kontzertuak egiteko proposamenak daude, eta horiei argi berdea emateko batzordekideen iritzia jaso nahi dute.
Batzordekideei agertzeko eskatu diete.
