Iñaki Pikabearen 'Ekinarez ekinez' erakusketa, Xenpelar Etxean
Esperientziak sortutako ibilbide oso bat antzeman daiteke lanetan. Otsailaren 11ra arte egongo da ikusgai, arratsaldez.
Atzotik, ikusgai dago Xenpelar Etxean Iñaki Pikabea “Pitiren” “Ekinaren ekinez” erakusketa. Bertan, eskultura, margolan eta collage sorta aurkituko du ikusleak, gizartea eta ingurumenari buruzkoak. Artelanetan mugarik gabeko esperimentazioa darabil Pitik, eta horrela bere bizitzan zehar gauzatutako sorkuntzen emaitzak adierazi ditu oraingoan. Ibilbide oso bat antzeman daiteke erakusketan: teknika, material, euskarri, forma, edota kolore desberdinen konposizioek osatzen dute.
Otsailaren 11ra arte egongo da zabalik erakusketa. Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 17:00ak eta 20:00ak artean egongo da ikusgai.