Urtarrilaren 30ean irekiko da TAOaren tasa ordaintzeko epea
Martxoaren 3an kargatuko dira ordainagiriak helbideratutako kontuetatik. Bestela, ordura arte ZU! arreta zerbitzuaren bidez kudeatuko dira ordainketak.
Dagoeneko hasi dira Errenteria-Oreretan TAO zerbitzuari dagozkion ordainagiriak jaulkitzen. Hala, kobratzeko borondatezko epea urtarrilaren 30ean irekiko da (astelehena), eta martxoaren 3an itxiko. Helbideratutako ordainagiriak azken egunean, martxoaren 3an, kargatuko dira baimendutako kontuetan kargatuko dira. Ordaindu beharrekoa helbideratuta ez dutenek, ordea, ZU! udal arreta zerbitzuaren bidez egin beharko dute.
TMIZa (Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga) edo isunen bat ordaindu gabe duten titularrek gaitze-titulua berreskuratzeko ezegokitasun horiek zuzendu beharko dituzte. Bide berbera jarraitu beharko dute TAOaren udal-ordenantzak titularren bizilekuen eta ibilgailuen inguruan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten herritarrek.