Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Joana Mendiboure, EH Bilduk proposatutako alkategaia

Koalizio abertzaleko mahai politikoaren proposamena da Mendiboure. Bihar arte zabalik dago hautagai gehiago aurkezteko epea.

Mikel Del Val Garcia
Oiartzun
2023/01/28

Oiartzungo EH Bilduren mahai politikoak Joana Mendiboure Garaiar proposatu du maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan alkategai izateko. “Oiartzun hobea eraikitzeko herrigintzan esparru ezberdinetan egindako lanagatik eta arlo profesionalean duen eskarmentuagatik azken urteetan EH Bilduk udalean egin duen lanari jarraipena emateko zerrendaburu ezin hobea” dela baietsi du koalizio abertzaleak Mendiboureren izena alkategai bezala proposatzeko.

Alderdiak jakinarazi du Mendiboureren hautagaitza babestu duten Oiartzungo EH Bilduren komunitateko hamabost kideen artean daudela Jexux Leonet egungo alkatea, Eneritz Arbelaitz alkateordea, Agustin Lekuona eta Olaia Lasa zinegotziak edota Aiora Perez de San Roman alkate ohia.

Mendibourek 46 urte ditu eta Ugaldetxon bizi da. Baionan Euskal Ikasketak eta Humanitateak ikasi zituen, eta, Eskoriatzan berriz, enpresa ikasketak. Orain artean, bere lan esparruak euskalgintza, kultura, komunikazioa eta kudeaketa izan direla adierazi du koalizioak. Besteak beste, Udako Euskal Unibertsitateko prentsa bulegoan, Elhuyar aldizkarian eta Bertsozale Elkartean egin du lan oiartzuarrak. 2006an, gainera, bere komunikazio enpresa sortu zuen Oiartzunen. Egun, Orioko Herri Ikastolako zuzendaritzako kide eta irakasle da.

Ibilbide profesionalaz gain, herrigintzan bide luzea egindakoa dela baieztatu du koalizioak: elikadura burujabetzan eta feminismoan bereziki. Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatutako Ekonomia Feministako tailerrean ere parte hartu zuen Oiartzun eta inguruetako beste emakumeekin batera.

Hautagaitza berresteko prozesua

Mahai politikoaren proposamenaz gain, bihar arte zabalik dago hautagaiak aurkezteko epea. Otsailaren 2tik 4ra, aldiz, EH Bilduko militanteek proposamenen artean bozkatu edo Joana Mendiboure Garaiarren hautagaitza berresteko aukera izango dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.