Orereta Ikastola ezagutzeko aukera otsailaren 6an eta 9an
Euskaraz eta gaztelaniaz egingo dituzte saioak Esmalteriako eraikinean Haur Hezkuntzako familiek ikastola ezagutu ahal izateko.
Orereta Ikastola ezagutzeko ate irekien saioak egingo dituzte otsailaren 6ean eta 9an, euskaraz eta gaztelaniaz hurrenez hurren, eta 17:30etan izango dira Esmalteriako eraikinean. Haur Hezkuntzako familiei zuzendutako jardunaldiak izango dira, horrez gain, jada egin daitezke talde txikitako bisitetan parte hartzeko eta bakarkako hitzorduetarako eskaerak www.oreretaikastola.eus webgunean.
Bestalde, 2023-24 ikasturterako matrikulazio kanpaina otsailaren 13an irekiko da eta 24ean itxi. Bereziki 2020an edota 2021an jaiotako haurren eskolaratzerako izango da eta webgune berean topatu daitezke xehetasunak.