Substantziarik gabeko adikzioen inguruko tailerrak Errenterian
Seme-alaba nerabeak dituzten gurasoentzat antolatutako tailerrak, datorren hastean izango dira Reina Aretoan.
Datorren astelehen eta asteazkenean “Substantziarik gabeko mendekotasunak: kirol-apustuak, zori-jokoak, bideo-jokoak… Zer egin dezake familiak?”, tailerra egingo da Errenteria-Oreretako Reina Aretoan. Bertan, seme-alaba nerabeak dituzten gurasoak elkartuko dira gai honen inguruan hausnartzeko, 18:00etatik 20:00etara.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza eskaintzaren barruan kokatzen da tailerra, eta Estibaliz Ansotegik zuzenduko du. Programaren asmoa da, gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatzea, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko.
Tailerra euskaraz izango da eta bertan izena emateko webgune honetan egin behar da otsailaren 3a baino lehen: https://forms.gle/Jm79NzbQEFuRAWSS8.