Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lanketa 'luze eta mamitsuaren' ondoren, hirugarren berdintasun plana martxan da

Planak bost ardatz, hamazazpi helburu eta 305 ekintza jasotzen ditu, eta hura diseinatzen aritu dira 60 emakume inguru, eta Berdintasun Kontseilua; udalbatzan ordezkaritza duten alderdi guztien oniritzia jaso du.

III. Berdintasun Plana onartu du udalak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/03/27

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. plana onartu du errenteriako Udalak. Hala jakinarazi du Aizpea Otaegi alkateak gaur eguerdian Itziar Ostolaza Berdintasun zinegotziarekin, Maite Gartzia (Elkarrekin Podemos), Montse Luis (PSE-EE), eta Elixabete Murua (EAJ) zinegotziekin batera egindako agerraldian. Plan horrek, 2023-2031 marko estrategikoa definituko du, eta Otaegik nabarmendu duenez asmo handikoa izango da, “bilatzen duen xedearen neurrikoa”.

Planak bost ardatz, hamazazpi helburu eta 305 ekintza jasotzen ditu, eta hura diseinatzen aritu dira 60 emakume inguru, eta Berdintasun Kontseilua; udalbatzan ordezkaritza duten alderdi guztien oniritzia jaso du. Hirugarren plana izango denaren ezaugarri nagusiak, xehe azaldu ditu alkateak, eta zehaztu duenez zortzi printzipio gidari ditu oinarri: Paradigma feminista; intersekzionalitatea; emakumeen ahalduntzea;  gobernantza partekatua, arreta integrala, inklusiboa eta erreparatzailea;  Zaintza erdigunean; herri kohesioa eta bizigarritasuna; eta memoria eta aitortza.

Lau berme nagusi ere planteatzen ditu onartu duten planak. Hala, berdintasunerako politikak begirada feministarekin garatzeko konpromiso politikoa, zein baliabide horiek garatzeko beharrezko baliabideak ezartzea adostu dute. Gainera, plana aurrera eramateko udal departamendu guztien konpromisoa eta erantzukidetasuna ezinbesteko jo dute, “zeharkakotasuna ere bermatu nahi duelako planak”. Azkenik, berdintasunerako politikak eragile sozialekin eta herritarrekin partekatuta diseinatzea planaren lurzoru ere izango da, aurreko hirurekin batera.

Planak bost ardatz jasotzen ditu, orotara: Gobernu onarena litzateke lehenengoa, bigarrena emakumeen ahalduntzearena, zaintza lanen ekonomia feminista hirugarrena, ekonomia eraldatzailea laugarrena, eta indarkeria matxistarik gabeko herria, bosgarrena.

Prozesuari garrantzia

Prozesuari inoiz baino garrantzia handiagoa eman izana ere nabarmendu nahi izan dutela azaldu du Otaegik: “Berdintasunerako hirugarren plana lantzeko lau prozesu abiatu ditu udalak, guztiak ere espezifikoak, aholkularitza zehatzekin, eta gaietan sakontzea ahalbidetu digute. Bere eragina izan du plana definitzerakoan”. Hiru urteko lana izan da, “luzea eta mamitsua”. 2020an abiatutako prozesuan hainbat mugarri izan dituzte, “ardazkako onarpenak ematen joan gara planari, eta tartean, 2021eko maiatzaren 4an egindako tokiko gobernu batzarrean indarkeria matxistarik gabeko bizitzak ardatza

Lanketa ‘luze eta mamitsuaren’ ondoren, hirugarren berdintasun plana martxan da

onartu zen. 2022ko azaroaren 29an egindako batzarrean, berriz gobernu ona ardatza onartu zen, eta era berean, 2021 eta 2022 urteetan zehar bizimodu eramangarria erdigunean jartzea eta emakumeen ahalduntzea ardatzen ebaluaziorako lanak, egoeraren diagnostikoaren eguneraketa, eta III. berdintasun Planaren zaintza lanen ekonomia feminista, ekonomia feminista eta emakumeen ahalduntzea ardatzen lanketak egin dira”.

Hilaren 21ean onartu zuten plana, Emakunderen gomendioak aintzat hartuta, gainera, alkateak jakinarazi duenez, “prozesu honen parte izan da ere txostena Emakundera bidali eta bere gomendioak landu eta egoki jo ditugunak txertatzea. Behar bada nabarmentzea, badirudielako prozesua luzea izan dela eta hori egin bitartean politikak garatzen jardun ez bagina bezala, baina esan behar dugu ez dela horrela, onartu dugun plan hau dagoeneko martxan dago, ardazkako onarpenak joan garelako. Horren barruan nabarmendu nahiko nuke batez ere indarkeria matxistaren esparruan jaien testuinguruan sentsibilizazioa zein erasoak prebenitzeko egindako lanketa guztia; baita jakinarazi lantzen ari garela dagoeneko indarkeria  bizi duten emakumeei laguntzeko herritarrez osatutako akonpainamendu sarea antolatzea. Lanketa hori martxan da”. Akonpainamendu sare hori mugarri izango den zalantzarik ez du Otaegik.

Ekonomia eraldatzea aurreikusten duen ardatzean ere dagoeneko azterketa bat egin du udalak udalerriko biztanleen  artean errenta erabilgarrian dagoen genero arrakalaren gainekoa, eta azkena,  zaintzaren inguruan duela egun gutxi aurkeztu zuten lanketa aipatu du.

2008an lehen plana

Ez da Hirugarren Berdintasun Plana hutsetik abiatutakoa. Atzera begira jarri da Otaegi eta gogora ekarri du 2007an egin zela lehenengoz diagnostikoa eta hartan oinarrituta diseinatu zutela 2008-2012 indarraldia izan zuen Errenteriako berdintasunerako I. Plana. Horren indarraldia amaituta, ebaluatu eta berria diseinatu zuten; bigarren horrek, 2013-2016 indarraldia izan zuen. 2016an baina, II. Berdintasun Planaren luzpena onartu zen, Emakumeen Etxearen diseinuaren prozesuari bide emateko. Azken horrek, 2019an zabaldu zituen ateak, “Emakumeen Etxeak eskainitako informazio eta baliabide berritruetan oinarrituta, 2020an ekin zion udalak Errenteriako III. berdintasun Plana diseinatzeari”.

Hirugarren Berdintasun Plana zein horren barruan zehaztutako ekintza guztiak hemen klik eginda irakur daiteke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.