Itzuliak hirugarren etapa Errenteria-Oreretan abiatuko du datorren asteazkenean, eta txirrindularitzaren gorenaz gozatzeko aukera izango da udalerrian, beraz.
Elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian ikastolako anfiteatroan, beste ikastola batzuetan kanpoan geratu diren familiekin elkartasunez.
Praktikak eta ikasketa dualak euskaraz eskain daitezen lanean ari da Pasaiako Udala aspalditik. Sinetsita daude lan mundura jauzia euskaraz egitea beharrezkoa dela inplikatutako guztientzat.
Idazle oiartzuarrak 2021ean lortu zuen Igartza Saria. Proiektu horren emaitza da ‘Arrain hezur bat eztarrian’ (Elkar). Hamar narrazio ditu, eta denek dute minen bat ezaugarri komuntzat.
Langile plantillaren murrizketa eta zerbitzuen pribatizazioa salatu du berriro PPAko Langileen Batzordeak.
Haur literatura tailerrak egiten dituzte hilean behin Manuel Lekuona bibliotekan. 56 haurrek parte hartzen dute, hiru taldetan banatuta, helduen Irakurketa Taldea imitatuz.
Asteazkenean trafikoari eragingo dio Itzuliak, baita garraio publikoari zein aparkalekuari. Udaletik garraio publikoa erabiltzeko gomendatu dute.
Lanak bukatu berri dituzte. Kale Nagusiko 32. zenbakiaren behealdean dago udal azpiegitura berria.
Azken aldizkarian "errenteriarren bizimodua hobetzeko" proposatu dituzten "iniziatibak" eta azken urteetan egindako lanaren berri eman dutela esan dute sozialistek.
El Watan elkarteak gogorarazi du Oporrak Bakean kanpainan izena eman daitekeela, apirilaren erdialdera arte.
Gazteria zinegotzi Koldo Errondosorok ziurtatu du udalerriko familiek "maiz" eginiko eskaerari erantzungo diola adin-zabaltzeak.
2017a ez geroztik, lau udalerritan gora doa ariketa euskaraz egiten dutenen kopurua. Aurtengo saiorako, bi otordu zozkatuko dituzte herrietan.
Oiartzungo alkateak agintaldiaren balorazioa egin du. Lau urteak "emankorrak" izan direla adierazi du, eta orain ari direla lanaren uzta jasotzen.