Matrikulazio "gardena" eskatu du Haurtzaroko hezkuntza-komunitateak

Elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian ikastolako anfiteatroan, beste ikastola batzuetan kanpoan geratu diren familiekin elkartasunez.

matrikulazio gardena haurtzaro elkarretaratzea Hamarnaka lagun elkartu dira gaur eguerdian.

Ikastetxetan onartzeko prozesua dela eta, harrabotsa sortu da. Adibidez, Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan hainbat familia kanpoan geratuko dira, baita beste hainbat ikastetxetan ere.

Haurtzaro Ikastolan ez da egoera horretan dagoen familiarik. Hala ere, Ikastolen Elkarteak deitutako mobilizazio deialdiarekin bat egin, eta elkarretaratzea egin dute anfiteatroan.

Hezkuntza-komunitateko kideak elkartu dira bertan, Matrikulazio garden baten bila! leloa zuen pankartaren atzean. Ikastolako zuzendaritzak adierazi duenez, seme-alabak ikastoletara eraman nahi dituzten hainbat familia “gaizki pasatzen” ari dira.

“Oraingoan”, jarraitu dute, “Haurtzaro Ikastolari ez zaigu horrelakorik bizitzea tokatu, baina dudarik ez izan, oraingo joko-arauak ontzat ematen baldin baditugu eta egoera honen aurrean ezer egiten ez badugu, hurrengo ikasturtean guri ere egoera berean egotea tokatuko zaigula”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.