Hautagaitza 'berritu eta fidagarria' aurkeztu du PSE-EEk
Maiatzaren 28ko Udal hauteskundeetarako prestatu duen hautagaitza aurkeztu zuen atzo PSE-EEk. Isaac Palencia zerrendaburuak Errenteria berriz ere gidatzeko "taldea, eskarmentua, proiektua eta anbizioa" badutela esan zuen.
Maiatzaren 28ko Udal hauteskundeetarako prestatu duen hautagaitza aurkeztu zuen atzo PSE-EEk. Isaac Palencia zerrendaburuak Errenteria berriz ere gidatzeko “taldea, eskarmentua, proiektua eta anbizioa” badutela esan zuen. Palenciak, Jose Ignacio Asensio Ahaldun Nagusi izateko hautagaia izan zuen ondoan atzoko ekitaldian. Haren hitzetan, bi aukera baino ez daude Errenteriako udal hauteskundeetan, “EH Bildu eta Podemos, ezagunak dituzuen emaitzekin, edo PSE-EE Isaac palenciarekin, Errenteriak behar duen eraldaketa gauzatzeko”.
Maiatzekoa, hitzordu “garrantzitsua” izango dela eta udalerriaren alkatetza “bereganatzera” doazela erantsi zuen Palenciak, “egungo gobernuaren alternatiba bakarra gu gara, eta horretarako, prestaketa eta kudeaketa publikoarekiko pasioa duten 20 gizon eta emakumerekin osatu dugu zerrenda”.
Egungo zinegotzi guztiak mantendu dituzte zerrendan, eta aurretiko zerrendetako bi berreskuratu dituzte: Almudena de la Torre eta Juan Antonio Magro. “Lehenengo hamabi zerrenda kideen artean berrikuntza nagusienak Alberto Muñagorri, giza eskubideen defentsan erreferentea, eta Manu Quesada ANDADE Anputatuen Elkarteko Euskadi eta Nafarroako delegatua aipatu nahi ditut” esan zuen Palenciak. Horiekin batera, eta zerrenda ixten alkate ohia eta alderdi sozialistaren Errenteriako presidente Miguel Buen Lacambra.
Zerrenda osoa
1. Isaac Palencia
2. Montse Luis
3. Iñaki Ruiz
4. Almudena de la Torre
5. Joseba Etxarte
6. Yosleydy Ferrara
7. Alberto Muñagorri
8. Lidia Hernandez
9. Manu Quesada
10. Maria Gracia Cipitria
11. Juanan Magro
12. Cristina Rodriguez
13. Pablo Allende
14. Conchi Alvarez
15. Jose Luis Perales
16. Maider Garrido
17. Jose Angel Rodriguez
18. Mari Feli Francisco
19. Joaquin Acosta
20. Inma Triano
21. Miguel Buen