Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Ikasleon beharrak bestelako irakurketekin ez lotzea eskatzen dugu"

Ikasteko baldintza egokiak dituen ikasgela bat, zehazki, nahi dute eskura asteburuetan azterketa garaian ikasle horiek. Baina eskaera horretatik abiatuta, "bestelako irakurketekin nahastu" duela herriko alderdi politiko batek ikasleena salatu dute, baita hainbat komunikabideek modu "ez egokian" landu dutela.

Lekuona fabrikako isiltasun gela artxiboko irudi batean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/04/25

Kezka zabaldu da Errenteria-Oreretako ikasle talde baten artean. Duela hilabete batzuk eskaera zehatza egin zioten Errenteriako Udalari: azterketa garaian, asteburuetan ere zabalik egongo den eta ikasteko baldintza egokiak beteko dituen ikasgela bat izatea. Eskaera horren inguruan, babesa lortu nahian, sinadura bilketa abiatu zuten, gainera.

Eskaera horrekin udalera jo zutela zuzenean, ez zutela komunikabidetara jo azaldu dute, “gaia lantzeko modu egokiena iruditu zitzaigulako”. Hala ere, gaia hainbat komunikabidera heldu eta modu “ez egokian” landu izanak egonezina piztu du ikasle horien artean, “baita herriko alderdi politiko batek gure eskaera aitzakia hartuta kanpaina egiteak”, erantsi dute. Udalarekin harreman zuzenaren bidez landu nahi zuten eskaerak, beraz, beste dimentsio bat hartu du azkenean eta horren harira, prentsa oharra bideratu dute komunikabideetara orain, argi jartzeko zein izan den udalerriko ikasle horien eskaera zehatza.

Ikasteko baldintza egokiak dituen espazioa, ikasgela bat, zehazki, nahi dute eskura asteburuetan azterketa garaian ikasle horiek. Baina eskaera horretatik abiatuta, “bestelako irakurketekin nahastu” duela herriko alderdi politiko batek ikasleena salatu dute: “Gure eskaerarekin bat egin nahi duen orok ateak zabalik izango ditu, baina ikasleon beharrak bestelako irakurketekin ez lotzea eskatzen dugu, ez baitute inolako loturarik gure aldarrikapenekin, eta dena multzo berean sartzea, gutxienez, nahasgarria iruditzen zaigu, are gehiago, hauteskundeak ate joka ditugunean”.

Izan ere, ikasgela egokiaren eskaera, Lekuona Fabrikaren programazioarekin lotu duenik bada, “guk ez dugunean halako inolako balorazio edo eskaerarik egin” nabarmendu dute ikasleek. Egonezina ere, eskaera egin duten ikasleak Errenteria-Oreretako ikastetxe zehatz batekin lotu dituelako komunikabide batek. Argi diote, iniziatiba herriko ikasleena dela, ez ikastetxe jakin batekoena: “Unibertsitateko eta batxilergoko ikasleak gara, batez ere, eta tartean izango dira aipatu ikastetxekoak ere, baina ez haiek bakarrik, ezta haiek nagusiki ere”.

Ikasleen eskaera medioetan aurkitu izana “kasuala” ez den susmoa ere azaldu dute, “maiatzean udal hauteskundeak izanda”. Ezinbestekoa jo dute prentsa oharra medioetara zabaltzea orain, baita udalari, zuzenean, egindako eskaera idatzia helaraztea (hemen klik eginda irakur daiteke) “herritarrek informazio zuzena izan dezaten, eta ez hirugarren batzuen bidez eta itxura batean, asmo ez oso zintzoarekin filtratutako sasi informazioa”.

Informazio horrekin lotuta, gaur bertan jakinarazi du udalak Lekuona Fabrikan ikasgela zabalduko duela maiatza eta uztaila artean ikasleei begira.

Erlazionatutako edukiaLekuona Fabrika zabalik asteburuetan ikasleentzat, maiatza eta uztaila arteanErrenteriako PSE-EEk asteburuetan zabalik nahi du Lekuona
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.