
Goizean bezala, arratsaldean ere Linoko karpa eta ingurua sagardo zalez bete da. 40 sagardotegitako uzta dastatzeko aukera izan da.

Irun eta Donostia bidegorri sare bidez lotzeko proiektuarekin kezkati agertu dira ekologistak. Planean "aktiboki" parte hartu duten arren, salatu dute ez dituztela aintzat hartu.

Hasi da XXXV. Errenteria-Oreretako Sagardo Eguna. Goizeko txotxa egin eta berehala bete dute bizilagunek Linoko karpa, euritik ihesi.

Filmaren aurrestreinaldia egingo dute Errenteria-Oreretan asteazkenean Errenteriako Udalak, Niessen Zienmak eta OzZinemak.

Zerrenda aurkeztearekin batera, sei mugarri dituen hauteskunde programaren berri ere eman du Maite Gartzia alkatetzarako hautagaiak.

Iaz zazpi proiektu hautatu eta lagundu zituzten, lehenengo aldiz. Aurtengo proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 31ra arte izango da.

Fanderiako igerilekuko estalpe berria, Fanderiako pilotalekuko zoruan konponketak hezetasun arazoak konpontzera, herriko garraio publikoa sustatzera, eta Agustinetako lanbide sortzaileen poloan kudeatzailea kontratatzera bideratuko du gerakinaren zati bat.

Haur parkeak hobetzeko konpromisoa berretsi du Lezoko Udaleko Gobernu Taldeak eta udala lezoar familiekin elkartzeko prest dagoela esan dute.

Errenteriako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa aurkeztu dute gaur. Hamargarren ekitaldia, maiatzaren 2an, 4an eta 9an egingo dute Niessen Kulturgunean, eta hiru egunetan 26 film labur eta lau dokumental ikusteko aukera izango da.

Udalak datozen bost urteetarako plana osatu nahi du. Horretarako herritarren parte hartzea bilatuko dute, ‘Euskaraz urtabe’ lelopean. Galdetegi bat bete dezakete oiartzuarrek.

Maiatzaren 6rako 10-11 kilometro inguruko txangoa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak. Aldez aurretik izena eman beharko da.

Ostegunean, Bidasoa Itzuliagatik, Donibaneko sarrera itxiko dute. Larunbatean, berriz, Inude eta artzainek moztuko dute Euskadi etorbidea.

Datorren asteko ostegunean bozkatuko du Pasaiako udalbatzak hitzarmenaren alde. Hamahiru puntuko plenoa izango da.

Datorren maiatzaren 7rako txangoa antolatu du Arditurri parketxeak. Irteera gidatua egingo dute, hitzaldi eta guzti.

Errenteria eta Oiartzungo Correoseko langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean kontratazio faltagatik protesta egiteko. "Kezkagarritzat" jo dute lanpostuak ez betetzea.

Deskarga ezazu doan Oreretako XXV. Sagardo Egunaren gehigarria.

Agerraldia egin du gaur Errenteriako PSE-EEko bozeramaile eta Maiatzeko 28ko udal hauteskundetarako zerrendaburu Isaac Palenciak. Ez da bakarrik azaldu prentsa aurrera, Iñaki Arriola Lurralde Antolaketa, Etxebizitza, eta Garraio sailburua eta Rafaela Romero Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa ahaldunak ere hartu dute parte agerraldian.

Santiago plazatik abiatuko da martxa, maiatzeko lehen igandean. Tontorrean hamaiketakoa jan eta suziriak botako dituzte aldarri gisa.

Festen antolakuntzan parte hartu nahi duten bizilagunei dei egin diete bilera irekian parte hartzeko. Alkateordetzan izango da.

'Musica para salvar vidas' gobernuz kanpoko erakundeak antolatu du hitzordua, bazterkeria pairatu duten haurrei laguntzeko. Maiatzaren 5ean, Maria Donea Zeruratzea parrokian izango da kontzertua.