Mende erdiaren ospakizunen harira, bazkaria Gamon ikastetxean
Larunbatean egingo dute hezkuntza komunitate osoari begirako bazkaria 14:00etan.
Mende erdia bete du Gamon ikastetxeak, eta horren harira egitarau zabal prestatu du ikasturtean zehar. Horren barruko hurrengo zita, larunbat honetan egin dute. Egun horretarako hezkuntza komunitate osoari begirako bazkaria antolatu dute. Eskolako jolastokian izango da bazkaria, eta ikastetxetik gogorarazi du ezinbestekoa izango dela erositako bazkarirako txartelak eramatea egunean bertan.
14:00etan hasiko da bazkaria, baina aurretik lasterketa egingo dute Gamongo ikasleek; 11:30ean hasiko da lasterketa.
Bazkalostean ere izango da zer gozatu. izan ere Oihan Vegarekin dantzaldia antolatu dute.
Ikastetxearen beheko aldeko jolastokian, gainera, argazki erakusketa jarriko dute, beti ere, eguraldiak laguntzen badu, eta hurrengo astean erakusketa hori ikastetxe barruan izango dute jarrita nahi duen orok lasaiago ikusteko aukera izan dezan.
DBHko laugarren mailako ikasleek aukera baliatuko dute ikas bidaiarako sosak biltzeko, eta txosna jarriko dute bazkariaren egunean egun osoan zehar goiko jolastokian.
Ikastetxetik ziur dira larunbateko bazkarian 50. urteurrenak merezi duen moduan ospatzeko aukera ederra izango dutela.
