'Errenterian 11 kolore' jaialdiari ekarpena egingo diote ikasleek
Kultur aniztasunaren Nazioarteko Egunaren bueltan egingo dute jaia hilaren 15etik 21era bitartean.
Ikasleak esku lanak sortzen jaiari begira. Argazkia: Herri Bizia Bizarain, Cristobal Gamon, Egiluze, Koldo Mitxelena, Telleri eta Orereta Ikastolako ikasleak lanean ari dira Errenterian 11 kolore jaiaren zortzigarren ekitaldirako apaingarriak sortzen. Kultur aniztasunaren Nazioarteko Egunaren bueltan ospatuko dute jaia, zehazki, hilaren 15etik 21era arteko astean. Horretarako askotariko egitarau aberats eta koloretsua antolatu dute.
Beraun eta Gabierrotako gaztelekuetan elkartutako gazteek joan den hilabetean sortu zituzten eskulanak, DBHko ikasleak berriz, orain ari dira horretan. Zehazki, euskal eguzki lorea, faroltxo arabiarrak eta txinatarrak, nahiz Mexikoko alebrijeak sortzeko lanetan ari dira. Hori gutzia, Itziar abndres bertako artistak egindako unitate didaktiko batzuen bidez, eta kasu batzuetan, bere dinamizazioarekin. Sortutako lan horiekin, Errenteria-Oreretako dendetako erakusleihoak apaintzea da helburua; Errenkoalderen parte hartzea ezinbestekoa izan da azken horretarako.
Lehen Hezkuntzako 2.000 ikasle, bere aldetik, girlandatxoak egiteko orriak margotzen ari dira ikastetxeetan. Azken horiek sortutako lanak, 11 zapore iniziatiban parte hartuko duten taberna eta jatetxeetan jarriko dituzte ikusgai.
