Familia artean komunikazio positiboa indartzeko monografikoa, Familia Eskolaren barruan
Familia Eskola programako ikasturteko azken monografikoa izango da. Parte hartzeko izena eman behar da.
Familia komunikazio positiboa indartu izeneko monografikoa antolatu du hilabete honetarako Errenteriako Udalak, Familia Eskola zerbitzuaren bidez. Ikasturteko azken monografikoa izango da hori, eta amatasuna eta aitatasunaren erronkei aurre egiteko estrategia positiboak garatzen laguntzeko helburuarekin.
Laugarren saio horretan parte hartu nahi duten familiek, hemen klik eginda eman behar dute izena.
Familien euren erreferentziazko zentroan edo gurasoen elkarteetan eska dezakete informazio gehiago. Familia Eskola zerbitzuaren gaineko zalantzak argitu edo arreta indibiduala jasotzeko posta elektronikora mezua bidal daiteke edo 688 72 42 33 telefono zenbakira deitu, astearteetan 09:00etatik12:00etara eta ostegunetan 15:00etatik 16:00etara.