Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Julen Rodriguez: "Ez dugu onartuko Pasaia negozio bihurtzea"

Pasaia "irisgarriago eta inklusiboagoa" nahi du alderdi moreak. Eskola publikoa indartu eta politika feministen aldeko apustua egin nahi dute.

Ezker-eskuin, Miren Etxebeste, Julen Rodriguez eta Ainara Fernandez, atzoko agerraldia bukatuta.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/05/09

Podemos Ahal Duguren Pasaiako alkategai Julen Rodriguezek, Miren Etxebeste Gipuzkoako ahaldungai nagusiarekin eta Ainara Fernandez bigarren zerrendakidearekin, “herritarrekin konprometitutako udal hautagaitza” aurkeztu zuen atzo, Antxoko Kultur Etxean.

EAJren eta PSE-EEren partetik Pasaiak “sistematikoki jasaten duen utzikeriari” bukaera emateko gobernu taldean behar du alderdi moreak hurrengo legegintzaldian, Rodriguezen arabera. “Izan ere, batzuek udalerriarekin negozioa egitea lehenesten dute, udalerriko bizilagunek dituzten eskubideen kontura”.

Antxotar zerrendaburuak adierazi zuen premiazkoa dela udalerrian aldaketa bat egitea, “azken bi legegintzaldietan pasaitarrei bizkarra emanda jardun duen gobernuarekin bukatzeko”. Orain arte oposizioko zinegotzi izan denaren arabera, gutxi batzuen interes pribatuei lehentasuna eman die gobernuko koalizioak, gehiengoaren onuren gainetik.

Politika egiteko estrategia horren adibide gisa, Antxoko topoa lurperatzeko obra eta Donibaneko saneamendua aipatu zituen Rodriguezek. Donibanekoa,  “auzotarren borondaterik gabe negozioa egiteko” abiarazi dute EAJk eta PSE-EEk, zerrendaburuaren arabera. Topoarena, berriz, Donostiako Kontxako geltokiaren proiektuari lehentasuna eman izanagatik atzeratu izana gaitzetsi zuen atzo eledunak.

“Oposizio eraikitzailearen” errepasoa eta etorkizuneko konpromisoak

Bozeramaileak bere mintzaldian nabarmendu zuenez, Podemos Ahal Duguk oposizio eraikitzailea egin du azken legegintzaldian udalean, eta horrek Karmengo Ama eskola publikoa defendatzeko neurriak hartzera bultzatu du gobernua. Beste saiakera batzuk ere hartu zituen ahoan: “Berdintasunaren arloan, Pasaiako Emakumearen Etxea sor dadin bultzatzeko, bai eta energia-eraginkortasunaren arloan ere, udaleko flotaren errekuntza-ibilgailu fosilak ordezkatzea sustatuz”.

Ainara Fernandez gizarte zerbitzuetako inbertsioa indartzeaz aritu zen.  Hezkuntzaren arloan, eskola publiko, laiko, doako, kalitatezko eta diskriminaziorik gabeko baten aldeko apustuaren barruan, Karmengo Aman eskola jazarpenaren aurka borrokatzeko sare bat sortzearen eta sendotzearen alde egin zuen Fernandezek, laguntza psikologikoa emateko sistema publiko iraunkor bat ezarriz.

Indarkeria matxista kasuetan espezializatutako Pasaia nahi du Podemosek, eta irisgarritasun fisiko, sentsorial, komunikatibo eta kognitiboko oztopo guztiak ezabatuko dituena. “Pasaia irisgarriago eta inklusiboagoa”. Asmo horiekin bat ez doazen politiken kontra egiteko konpromisoa berretsi zuten: “Nahiz eta EAJk eta PSE-EEk ahaleginak egin Pasaia beraien negozio bihurtzeko, guk ez dugu onartuko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.