Muxikoak dantzatuko dituzte igandean Herriko plazan
Antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera, "giro ederrean dantzatzera".
Muxikoak dantzatuko dituzte igandean Errenteria-Oreretan. Herriko plazan elkartuko dira 12:00etan beti Prest Dantza Taldearen eskutik. Euria egingo balu, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalira lekualdatuko dute.
Antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera, “giro ederrean dantzatzera”.
