Trafiko aldaketak, igande arratsaldean, Donibane eta Antxon
2023ko Itzulia Woman txirrindularitza probak eragina izango du bi barrutietako trafikoan, datorren igande arratsaldean.
Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi du 2023ko Itzulia Woman txirrindularitza probak eragina izango duela Antxoko eta Donibaneko errepideetako trafikoan, hilaren 14ean (datorren igandea).
Zehatzago, Donibaneko irteera itxita izango da igandean 16:15etik 17:30era bitarte, lasterketa Jaizkibelera igotzeko bidegurutzetik igaroko baita. Halaber, mendira sarbidea itxita egongo da trafikoarentzat probak dirauen artean.
Pasai Antxon Nafarroa etorbiderako irteerari eragingo dio lasterketak, igandeko 17:30etik 18:30era bitarte. Ordu horretan barrutitik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatu dute udaltzainek.