Isaac Palencia: "Auzoen beharretan jarri dugu fokua programa osatzerakoan"
Udal hauteskundeetarako prestatu duen programa aurkezteko agerraldia egin du gaur Errenteriako PSE-EEk. Isaac Palencia sozialisten bozeramaile eta alkategaiak hartu du hitza; zerrendan lehen zazpi postuetan doazen kideak izan ditu lagun agerraldian
Udal hauteskundeetarako prestatu duen programa aurkezteko agerraldia egin du gaur Errenteriako PSE-EEk. Isaac Palencia sozialisten bozeramaile eta alkategaiak hartu du hitza; zerrendan lehen zazpi postuetan doazen kideak izan ditu lagun agerraldian: Montse Luis, Iñaki Ruiz, Almudena de la Torre, Joseba Etxarte, Alberto Muñagorri, Lidia Hernandez eta Manu Quesada.
Auzoetan jarri du fokua Palenciak, izan ere, horietako bakoitzaren beharretan zentratuta osatu dutela programaren alderdietako bat nabarmendu du sozialistak, “ideia zehatzak ditugu auzoetako bakoitzarentzat osatu dugun hauteskunde programan”.
Azken urteetan Errenteria-Oreretak “aukera ugari” galdu dituela esan du Palenciak: “Topoaren lurperatzea da horien adibide bat; Pasaian egiten ari dira, baina hemen ez. behin betiko aparkalekuaren arazoari irtenbidea ematea da beste bat, edota segurtasunarekin hainbat auzoetan dagoen arazoa konpontzea. Azpiegitura berriak eraikitzeko Europako funtsak erakartzeko aukerak ere galdu dira azken urteetan. Honek denak arrazoi bat du gure ustez: anbiziorik gabeko udal bat, kalera ateratzen ez den udal bat, eta udalerri honek dituen etorkizuneko erronka handiei aurre egiteko gaitasunik ez duena”.
Ostiralean bizilagunen etxeetara
Programaren berri eman dute orokorrean, xehetasunetan sartu gabe, ostiralean helduko errenteriarren etxebizitzetara. Prozesu kolektiboaren emaitza da programa hori sozialistak nabarmendu duenez, “tentu handiz osatu dugu, bizilagunek egindako ehundik gora ekarpenak aintzat hartuta. Gainera, hilabeteetan zehar prozesua egin dugu herriko eragile sozial eta kulturalekin, bizilagunekin, kirol elkarteekin beraien ikuspegi eta beharrak jaso eta programara ekartzeko”. Sozialistok prest prozesuari ere egin dio aipamen gaurko agerraldian: “Horren barruan herriarentzat garrantzitsuak iruditu zaizkigun hainbat gaien inguruan eztabaidatzeko adituak ekarri ditugu”.
Lan horren guztiaren emaitza, “Errenteriako bizilagunen beharrak erdigunean jarri dituen hauteskunde programa” dela erantsi du Palenciak, “giltzarri diren arloak jarri ditu programak erdigunean: garapen ekonomikoa, mugikortasuna eta aparkalekuaren hobekuntza, segurtasun politika berria, kultura eredu berria, edota gizarte ongizate eta irisgarritasun politikak”.
Hauteskunde programaren proiekturik “anbiziotsu” eta “berritzaileak” izan ditu hizpide ondoren. Horien barruan, topoa lurperatzea, Errenteriako eraztun berdea, kirol instalazio barri bat eraikitzea, gazteei begirako emantzipazio programa, zerbitzu publikoen aldeko apustua, anbulatorioa handitzea edota Beraunen haurtzaindegi berri bat eraikitzea aipatu ditu sozialistak.
72 proiektu hamabost auzoetarako
Programak orotara 72 proiektu barne biltzen dituela auzoei begira jakinarazi du, eta horien barruan dituzten lehentasunak jakinarazi ditu: Aita Donosti, Mauricio Ravel, Galtzaraborda parke berria, edo Barandiaran kale eta plazak berritzea, aparleku berriak eraikitzea Olibet, Beraun, Esnabiden eta Kaputxibnoetan, Pontika eta Igantzi lotuko dituen igogailua, baita Gaztañokoa ere aipatu ditu.
“Sutsu” lan egiteko konpromisoa azaldu du PSE-Eeren bozeramaileak osatu duten programa gauzatzeko, “bizilagunen konfiantza jasoz gero udal hauteskundeetan. Eta gainera, herritarrak erdigunean jarrita egingo dugu. Gure helburua Errenteria udalerri aberats, moderno, inklusibo, iraunkor bihurtzea da, herritarren ongizatea lehentasuna izanik”.
Amaitzeko mezua helarazi die “inkonformista eta progresistei”: “Guztion artean bizitzeko leku hobeagoa eraiki dezakegu, atseginagoa, seguruagoa, eta atzean inor utziko e z duen leku bat. Orain da horretarako unea, gauzak aldatzeko aukera ezin dugu alperrik galdu. Ez dit axola zein boto eman duzun aurretik, dakidan bakarra da Errenteria maite dugula da, eta gure herriarentzat onena nahi dugula. Gipuzkoako hirugarren udalerria gara, eta guztion artean, merezi duen lekua emango diogu Errenteriari”.