Bake epaile titularra eta ordezkoaren postuak betetzeko deialdia zabaldu dute
Prozesuan parte hartu nahi duten herritarrek eskabidea, jaiotza ziurtagiria, Nortasun agiriaren fotokopia, curriculum vitaea, eta zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dituzte hilaren 23a baino lehen Errenteriako Udalaren Erregistro Elektronikoan.
Bake epailea eta haren ondokoaren postua betetzeko hautagai bila ari dira. Errenteriako bake epailea eta haren ordezkoaren postuak betetzeko deialdia zabaldu dutela jakinarazi dute. Bake epailearen eginbeharra, legearen arabera, herri batean bakearen aurka egiten duten portaerak saihestu eta epaitzea da. Kargurako izendapenaren iraupena, lau urtekoa da, eta parte hartzeko baldintza nagusiak, honakoak dira: arlo juridikoarekin zerikusia duen lanbiderik ez izatea, Espainiako nazionalitatea izatea, 18 urte beteta izatea, eta bi hizkuntza ofizialetan jendearekin aritzeko hizkuntza gaitasuna izatea.
Halaber, ondokoak baloratuko dira: Errenteria-Oreretarekin eta bertako erakunde soziokulturalekin lotura izatea, aurreko esperientzia izatea bake epaile gisa, Oarsoaldeko herriren batean bizitzea, titulu akademiko ofizialak edukitzea, eta ingelesa, arabiera, errumaniera eta edo Portugesa ezagutzea.
Hautaketa egiteko, merezimendu lehiaketa egingo dute.
Prozesuan parte hartu nahi duten herritarrek eskabidea, jaiotza ziurtagiria, Nortasun agiriaren fotokopia, curriculum vitaea, eta zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dituzte hilaren 23a baino lehen Errenteriako Udalaren Erregistro Elektronikoan.
Deialdiaren xehetasunak eta inprimakiak iragarki oholean eta udalaren web orrian daude. Hemen klik egin kontsultatzeko.
