Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Bizimodu duinak" bermatzeko politikak, EH Bilduren proiektuaren ardatz

Bizitzaren garestitzea ardatz hartuta, agerraldia egin dute gaur Beraun kaleko Luis Mariano plazan Aizpea Otaegi EH Bilduren alkategaiak, eta Maddalen Iriarte EH Bilduren Ahaldungai Nagusiak.

Beraungo Luis Mariano plazan egin du agerraldia gaur EH Bilduk.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/05/12

Bizitzaren garestitzea ardatz hartuta, agerraldia egin dute gaur Beraun kaleko Luis Mariano plazan Aizpea Otaegi EH Bilduren alkategaiak, eta Maddalen Iriarte EH Bilduren Ahaldungai Nagusiak. Egungo egoeraren irakurketa egin dute biek, oinarrizko salgaien prezioek gora eginda horrek herritarrengan egunerokoan dituen ondorioak nabarmenduta, eta horri aurre egiteko Gipuzkoarako ondu duten proiektu politikoaren barruan proposatutako neurrien berri eman du Iriartek.

Otaegik bere aldetik, azken agintaldian norbanakoen, zein Errenteria-Oreretako ehun ekonomikoa osasuntsu mantentzeko udal gobernutik ezarri dituzten politika publikoak izan ditu hizpide, baita koalizio subiranistak etorkizunari begira, lanketa horretan sakontzeko konpromisoa agertu ere.

Azken urteetan eta bereziki azken hilabeteetan oinarrizko produktuen prezioak igotzen ari direla esan du Iriartek, “etengabe garestitzen ari dira elikagaiak, argindarra eta etxebizitzagatik ordaindu beharrekoak esponentzialki egin dute gora, eta horrek herritarren eskuratze ahalmena nabarmen murriztu, askoz eta egoera zailagoan jarriz”.

Familiek nabaritu duten moduan, autonomoek eta enpresa txikiek ere sumatu dutela nabarmendu du, “horiek ere ari dira prezioen garestitzea jasaten, eta horrek  traba handia suposatzen du Gipuzkoako eguneroko jardun ekonomikoan”. Hori horrela, lehentasunezkoa jo du koalizio subiranistako ordezkariak zenbait neurri hartzea horiek guztiak gainditzeko, “herritarrek  argindarra prezio justuan izan dezaten sektore publikoak elektrizitatea sortzeko dituen instalazio eta partaidetza ezberdinekin osatzen den energia herritarren eskura jarriko dugu, eta energi berriztagarriei bultzada emango diegu”.

Herritarrei bizi duina bermatu

Ezinbesteko jo du halaber, herritarrei bizi maila duina bermatzea. Horri begira, EH Bilduk, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata egungo errealitatera egokitu eta 1.400 euroan ezartzeko bidea egingo duela koalizioak azaldu du Iriartek. Zuzeneko laguntzak iragarri ditu gainera, autonomo, enpresa txiki eta ertainentzat, “une jakin honetan dituzten zailtasunei aurre egiteko, eta horrez gain, trantsizio ekologiko, energetiko eta digital, eta antolaketarako laguntzak ere bideratuko ditugularik”.

Ogasunari egin  dio aipamena azkenik, herritarrek egiten dioten ekarpena orokortzeko konpromisoa hartu du hautagaiak, “zerga justu progresibo bat helburu, bakoitzak duenaren araberako ekarpena egin dezan”.

Bizimodu duinak aipatu ditu gaurko agerraldian Otaegik ere, eta horiek herritar guztien eskura izatea ezinbesteko jo du EH Bilduren alkategaiak: “Fiskalitatea giltzarria  da eta udalok badugu margen bat eragiteko, batez ere, prezio publikoen esparruan. Azkenean hainbat zerbitzu dira publikoak izan arren ordainpekoak direnak eta horiek eskura izateko norberaren errenta ezin da inola ere muga izan”.

Gai horren inguruan dagoeneko “lanketa sakona” egin dutela nabarmendu du Otaegik amaitzear den agintaldian zehar, “eta lanketa horren oinarrian herriaren errealitate sozioekonomikoa zehazki ezagutzea hortik abiatuta eraikitzeko sistema bat zeinetan ezartzen dugun errentaren arabera zenbat ordaindu beharko duen herritar batek zerbitzu bakoitza. Hor bada tramu bat maila baxuenekoa batere ordaindu gabe zerbitzu publikoetara sarbidea bermatzen duena”.

Lanketa garrantzitsua izan dela agintaldian aitortu du, “guretzat giltzarri da bakoitzak duenaren arabera ordaintzea zerbitzuengatik, eta dagoeneko hainbat arlotan aplikatzen ari gara”.

Horretan sakontzea da apustua koalizio subiranistarentzat, “eta hori udalaren zerbitzu eta prezio publiko guztietara eramatea. Uste dugu hori ezinbestekoa dela, errealitate sozioekonomikoa aldatu eta bizimodu duinak bermatzeko bidea”.

Ehun ekonomiko sendoa

Enpresak eta enplegua ere izan ditu hizpide Otaegik agerraldian. “Herri justuago bat eskuratzeko” ezinbestekoa da haren esanetan ehun ekonomiko sendoa, eta amaitzear den agintaldian udal gobernutik “apustu izugarrizkoa” egin dela nabarmendu du, ahaztu gabe, COVIDak eragindako pandemia egoerak asko larritu zuela ehun horren egoera.

Hala ere, udalerriaren ekonomia sustatzea ez zela mugatu pandemia egoera horrek sortutako kalteak arintzera erantsita, datuekin baieztatu du: “1, 5 milioi euro eman dira laguntzetan enpresa txiki eta ertainei, norbere kontua lan egiten dutenei, zein gure herriko ostalari eta merkatariei, COVID 19ari aurre  egiteko eta inbertsioak egiteko”.  Hiri ekonomiaren aholku kontseiluaren sorrera ere lehen lerroan jarri du, “agintaldi hasieran sortu genuen eta giltzarri izan da bai pandemia garaian, bai ondoren ere, definitzen genituen politikak eta martxan jartzen genituenak ahalik eta eraginkorrenak izan zitezen. Neurri horien osagarri eta kontsumoa sustatzeko zein familiak laguntzeko, bonuak jarri ditugu martxan 1,9 milioi euro inbertituta”.

Enplegua aipatu du azkenik Otaegik. Argi du udalak baduela enplegua sustatzeko ahalmena, “zehazki agintaldi honetan 3,6 milioi euro inbertitu dira enplegua sustatzen, kontratu berriak bultzatzen. Lan kontratu horiek egin zaizkie lan merkatuan txertatzeko zailtasun gehiago duten kolektiboetako pertsonei. Apustu eta inbertsio sendoa egin dugu pertsona horien enplegagarritasuna ere areagotzeko. 339 kontratu egin dira”.

Aurretik aipatutako guztiak, amaitzear den agintaldiaren apustuetako batzuk izan direla jarri du nabarmen alkategaiak, “hurrengo agintaldian ere presente egoten jarraituko dutenak”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.