Hemen da V. Euskararen Paparazziak argazki lehiaketa
Oarsoaldeako Euskararen Batzordeak euskara merkataritza nahiz ostalaritzarekin harremantzeko argazki lehiaketa abiatuko du. Lanak maiatzaren 15-31 bitarte aurkeztu ahalko dira.
Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskararen Batzordeak Euskararen Paparazziak argazki lehiaketa antolatu du, bosgarrenez. Ohiko legez, argazki lehiaketak euskara eta eskualdeko merkataritza eta ostalaritza harremanduko ditu. Lehiaketan parte hartzeko epea datorren maiatzaren 15ean (astelehena) abiatuko da, eta hilaren bukaeran amaituko da lanak bidaltzeko epea.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Oarsoaldeako saltokietako euskarazko errotuluei eta bestelako idatziei atera beharko diete argazkia. Lehiaketaren saridunak euskara merkataritza edo ostalaritzarekin hobekien uztartzen dituzten argazkien egileak izango dira. Lehen saridunak 400 euro jasoko ditu, eta bigarrenak 200 euro.
Parte hartzeko, interesdunek argazkia helbide elektroniko honetara (behar izanez gero, We Transfer erabilita) edo 747 449 416 zenbakira WhatsAppa bidali beharko dute. Lehiaketan parte hartzeko muga bakarra egileko gehienezko bost argazkiko kopurua da; ez dago adin edo bestelako irizpideen araberako mugarik.