LGTBIfobiaren aurka elkarretaratuko dira
LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira egingo dute elkarretaratzea hilaren 17an.
LGTBIfobiaren aurka elkarretaratuko dira hilaren 17an, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean Elkarretaratzera deitu dute LGTBIfobiaren Aurkako nazioarteko Egunean. Hilaren 17an, asteazkenarekin egingo dute elkarretaratzea 20:00etan Herriko plazan eta Errenteria-Oreretako EHGAMek, Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak egin du deialdia.
Erasoen aurrean transmaribollo autodefentsaren aldeko hautua egingo dutela aldarrikatuko dute bilduko direnek, eta erantzunik gabeko erasorik ez dutela onartuko ozen esan.
Herritar guztiak deitu dituzte bat egitera.
