Eskola jazarpenari aurre egiteko inguru seguruak nola sortu landuko dute
Hilaren 17an egingo du hitzaldia Ortzadarrek haur eta nerabeen gurasoei begira. Izena emateko epea zabaldu dute.
Eskola jazarpenaren gaineko ipuin baten pertsonaia da Juul; Eskola jazarpen egoerak minimizatuko dituzten inguru seguruak sortzeko tresnak emango dizkiete gurasoei hilaren 17an egingo duten hitzaldian. Ortzadarrek gidatuta, Reina aretoan izango da hitzaldia 18:00etatik 19:30era arte haur eta nerabeen gurasoei begira.
Hitzaldiaren bidez haurren eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak hobetu nahi dituzte gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz. Gazteleraz izango da hitzaldia eta parte hartu nahi duten familiek izena eman behar dute. Horretarako egin klik hemen.
Plazak mugatuak dira eta izena emateko epea hilaren 15ean bukatuko da. Informazio gehiago lortzeko, egin klik hemen.
