7 milioi euroko sari bat erori da Trintxerpen
Loteria Akelarre administrazioak saldu du atzoko zozketan onuradun suertatu zen saria. Billete bakarra da 7,2 milioirekin saritua izan dena.
7.228.020 euroko saria irabazi du loteria Trintxerpen erositako norbanako batek. Euskadi etorbideko 15. zenbakian dagoen Loteria Akelarre administrazioak saldu zuen atzo saritua izan zen txartela.
El Gordo de la Primitiva izeneko sariaren loteria-billete bakarra izan da 7 milioi eurorekin saritua izan dena. Establezimenduko saltzaileek ohartarazi dute zozketa horren bigarren kategorian ez dela izan saritutako txartelik.