Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskal mitologia izango da igandeko Lizeo Eguneko gaia

Ikastetxeak urteroko jaiaren egitarauaren berri eman du. Iaz bezala, aurten ere eraikin nagusian bertan izango dira emanaldiak.

Iazko 'Lizeo Astea'. LH 6ko ikasleen emanaldia, goiko pistan.
Olaia Gerendiain
Lezo,Pasaia
2023/05/15

Datorren igandean, hilak 21, urteko egun handia ospatuko dute Pasaia-Lezo Lizeoan: 2023ko Lizeo Eguna. Aurtengo gai nagusia Euskal Mitologia izango da, eta iazko ereduari jarraiki, ikastetxeko eraikin nagusiak hartuko du jaia —lehen udal kiroldegian izaten baitziren emanaldiak–.

Ohi bezala, HHko, LH2ko, LH4ko LH6ko eta DBHko ikasleek interpretatuko dituzte Gotzon Poza koreografoak sortutako dantzak. Ikuskizunak ikastolako leku desberdinetan izango direnez, behin baino gehiagotan errepikatuko dituzte, ikusle guztien gozamenerako. Hauek izango dira dantza guneak: idazkaritzako pasilloa, goiko pista eta beheko pista. 

Lizeo Egunaren bigarren ardatza omenaldiak izan ohi dira, eta aurten ere egingo dituzte horiek. Lehenik, Pasaia-Lezo Lizeoan aurten euren ibilbidea bukatuko duten Batxilergoko 2. mailako ikasleak omenduko dituzte. Bestetik, 1987ko promozioko ikasleei egingo diete harrera. Eta, azkenik, ikasturte honetan erretiroa hartuko duten langileen bidea goraipatuko dute.

Eguna bukatzeko, jana, edaria, musika eta beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek, DBH4ko ikasleek eta euren gurasoek antolatuta. Horratx, eguneko egitaraua:

  • 11:00. Dantzak. Ikasleen emanaldiak hiru leku desberdinetan (ikusleak batetik bestera ibiliko dira ikuskizun osoaz gozatzeko). 
  • 12:00. Omenaldiak. Batxiler 2ko ikasleei, 1987ko promozioko ikasleei eta ikasturte honetan jubilatuko diren langileei aintzatespena egingo diete beheko pistan. 
  • 12:30-16:30. Janaria, musika eta ekintzak. Taberna, bokatak, musika eta jolasak. DBH4ko ikasleek antolatutakoak dira horiek, eta ekarpena ikasturte bukaerako bidaiarako erabiliko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.