Emaitza iraultzeko saiakera
Datorren ostiralean etxean jokatuko dute 19:00etan hasita Agustina Otaola frontoian, "etxean jokatuko dutela baliatu beharko dute emaitza irauliko badute".
Herriarteko final laurdenetako joaneko partidak jokatu zituzten Errenteriako pilotariek pasa den ostiralean. Andoaingo Arrate pilotalekuak hartu zituen partida horiek, eta 1-1, berdinketarekin bukatu ziren partida horiek, azkenean, hiru kontrako puntu Errenteriakoentzat.
Larruzko Paletan Eskisabelek eta Rubenek 16-35 irabazi zuten Lopez de Muniain eta Ponxeren kontra. Ohiko mailan jokatu ziren errenteriarrak eta garaipen argia lortu. Pala motzean Yorelek eta Abelek ez zuten lortu partidan sartu ezta euren ohiko maila ematea ere. Azkenean, markagailua kontra jarri zitzaien 40-18. Altuna eta Iradik, arerioek, partida bikaina jokatu zuten. garaipen bakarra bi taldeek, eta berdinketa. Horrek hiru puntuko desabantaila suposatzen du Errenteriakoentzat.
Datorren ostiralean etxean jokatuko dute 19:00etan hasita Agustina Otaola frontoian, “etxean jokatuko dutela baliatu beharko dute emaitza irauliko badute”.