Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Kanpaina antxotarrekin abiatu du EH Bilduk

Egoitzatik abiatuz, bost geldialdi egin zituen ostiraleko mintzaldi ibiltariak. Zerrendakide nahiz Antxoko militanteek hartu zuten hitza.

Azken geldialdia, Luzuriagan. [Argazkia: Pasaiako EH Bildu].
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/05/15

Ostiral arratsaldean Antxoko kaleetan zehar egindako lehen kanpaina ekitaldiaren berri eman du Pasaiako EH Bilduk. Barrutiko bost gune estrategikoetan geldialdiak eginez alderdiaren alkategai ohi Junkal Mintegiak, eta egungo zerrendaburu Teo Alberrok ziurtatu zuten koalizio abertzalearen eredua “alternatiba bakarra” dela.

Hurrenez hurren, honako tokietan egin zuten geldialdia: Adifen tren geltokian, Topoaren arkupeetan, Gure Zumardian, Luzuriaga inguruan eta Biteri plazan. Aitor Brion hautagaia izan zen hitza hartzen lehena, eta jarraian mintzatu zen Iraitz Pazos. Lehenak iritzi zion “lan fina” egin duela alderdiak azken legegintzaldian, udal gobernuak ez bezala. “Nire bizkarretan duzue PSE-EEren kudeaketa traketsaren adibide den Renfeko estazioa”, mintzatu zen Pazos, “bete gabeko beste promesa baten aurrean gaude”.

Topoaren arkupeen azpian eta plaza nagusian Ane Etxeberriak eta Laura Rek hartu zuten hitza. Etxeberria herrian espazio duinak bermatzearen alde mintzatu zen, elkarlanetik: “EH Bildu entzuteko prest dator”. Zerrendan laugarren denak ziurtatu zuen EH Bildu “gertuko politika, herritik, herriarekin eta herriarentzat” egitera doala, “herritarrak eta eragileak lehen unetik kontutan hartuko dituena”.

Luzuriagan Udane Migeltorena eta Mikel Garciak hitz egin zuten. Lehenak Osakidetza eta zaintza izan zituen hizpide, Antxoko anbulatorioaren adibidetik abiatuz. “Arduragabe jokatu dute [gobernuko alderdiek], antxotarrok behin behin-behinekotasunera kondenatuz”. Garcia Luzuriagaz mintzatu zen, EH Bilduk Madrilen lortutako 6 milioi euroko akordioa goraipatuz.

Hitza hartzen azkenak zerrendako ohorezko postuan eta buruan diren Mintegia eta Alberro izan ziren. “Udala herritarren eskura jarriko dugu, gure herriari eta herritarrei denbora eta ahalegina eskainiko dizkiegu. Horretara etorri gara, gu herria garelako. Horregatik, datorren maiatzaren 28an EH Bildu bozkatzeko eskatu nahi dizuet, ez baitago beste aukerarik herri honek behar duen jauzia emateko”, bukatu zuen alkategaiak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.