Urtebeteko praktiketako hiru enplegurako eskaintza zabaldu du udalak
Kultur Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza departamentuko administraria; Giza Baliabideetako administraria; informatikaria, lanpostuak dira eskaintzaren barrukoak.
Hiru lan eskaintza ditu zabalik Errenteriako Udalak, urtebeteko praktikaldiko kontratuekin lan egiteko Lehen aukera administrazioan programaren bidez. Eskaini dituen lanpostuak honakoak: Kultur Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza departamentuko administraria; Giza Baliabideetako administraria; informatikaria.
Izena eman nahi dutenek prozesuan parte hartzeko Lanbiden eman behar dute izena hilaren 21era arte. Goi mailako Lanbide Heziketa titulua ezinbestekoa da, 16 urte baino gehiago izatea eta 30 urte baino gutxiago izatea, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan alta emanda egotea enplegu eskatzaile gisa, praktiketako kontratua egiteko baldintzak betetzea, eta Euskal autonomia Erkidegoan bizitzea.
Kontratazioak Europar Batasunaren Next Generation funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilentzia planaren esparruan egingo dira.