Berdintasun politiketarako dituzten proposamenak aurkeztuko dituzte alderdiek
Emakumeen Etxean izango da mahai ingurua bihar 18:00etan hasita.
Udal hauteskunde kanpaina betean, mahai inguru mamitsua antolatu du Errenteriako Berdintasun Kontseiluak. Berdintasun politika publikoak goi buruarekin, alderdiek berdintasun politiketan dituzten proposamenak azalduko dituzte. Hitzaldia Emakumeen Etxean izango da, 18:00etan hasita, eta udal hauteskundeetara aurkeztu diren alderdietako ordezkariek hartuko dute parte.
Aizpea Oategi izango da EH Bilduren ordezkaria, Iñaki Ruiz PSE-EErena, Elixabete Murua EAJrena, Maite Gartzia Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IU-Alianza Verderena, eta Antonio Vicente PPrena.