GI-20 itxiko dute ostegun gauean, Beraun parean
Gi-20 errepidea itxita izango da etzi —osteguna—22:00etatik , ostiraleko 05:00ak arte Bilboko noranzkoan Beraun parean.
Gi-20 errepidea itxita izango da etzi —osteguna—22:00etatik , ostiraleko 05:00ak arte Bilboko noranzkoan Beraun parean. Seinaleztapen berriak jarriko dituzte eta lan hori gauez egingo dute. Mozketa zehazki, 0,800 eta 2,400 puntu kilometrikoen artean egingo dute eta, Errenteria-Pasaiako bigarren irteera ere itxita izango da. Lan horiek, Bidegi Beraun auzoan egiten ari den pantaila akustikoak eraikitzeko proiektuaren barruan sartuta daude.
Erremnteria edo Pasaiara heldu nahi duten Bilbo noranzko AP8ko gidariek, Oiartzungo 11. irteera erabili beharko dute eta GI-636 errepidetik jarraitu.