Kuadrillen Eguna josteko parte hartze aktiboa eskatu dute
Kuadrillen eguna antolatzeko, aurretik, bitartean eta ondoren lan handia egin behar dela esan du OaingozHau mugimenduak, eta inplikatzera deitu dituzte herritarrak.
Oreretako Kuadrillen Eguna bueltan dela jakinarazi du OaingozHau mugimenduak. Horren harira, herriko kuadrillen parte hartze aktiboa ezinbestekoa dela esan du, “egun hau elkarrekin goza dezagun”, izan ere aurretik, bitartean eta ondoren ere, lan handia dagoela egunaren atzean baietsi dute.
Kuadrilla guztien ekarpena ezinbestekoa dela esan da, laguntzeko hamaika arlo eta modu daudela jakinarazi du OaingozHauk, eta horretarako, galdetegi bat jarri du herriko lagunarteen eskura, “galdetegia beteta, antolaketa lanak errazago izan daitezen lagunduko duzu, gehien egokitzen zaizuen lana aukeratzea besterik ez zaizue falta”. Galdetegia betetzeko, egin klik hemen.
Edozein kolorekoa dela ere, marea osatzeko tanta denak dira beharrezko.
