Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Altzateko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu ahal izateko prozesua hasi da

Horiek eskuratu ahal izateko izen emate epea ekainaren 15era arte izango da zabalik. 16 etxebizitza dira, 187.000 eta 194.000 euro artekoak.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/05/16

Lezoko Udalak jakinarazi du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jada argitaratu dela Altzateko Lezoko eremuan eraikitzekoa den babes ofizialeko eraikinean etxebizitzaren bat eskuratzeko baldintzen zerrenda. Aldi berean, zozketarako (beharrezkoa balitz) izen emate epea ere zabalik dela jakinarazi du, ekainaren 15era arte. Orotara, Lezoko lur zatian babes ofizialeko hamasei etxebizitza egingo dituzte, dorre berberean denak. Horien prezioa 186.949 eta 193.102 euro artekoa da, etxebizitza bakoitzaren ezaugarrien arabera.

Eskaera egiteko bi bide daude:

  • Telematikoa: udalaren webgunearen bitartez.
  • Aurrez aurrekoa: Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Gurutze Santuaren plaza, 1), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era. Telefono zenbakia: 943 52 46 50.

Etxebizitzak eskuratu nahi dituztenek, euren eskaeretan hainbat agiri aurkeztu behar dituzte, tartean honakoak:

  • Urteko 12.000 eurotik 39.000ra bitarteko diru sarrera justifikatu behar da. Horretarako 2021eko errenta aitorpena aurkeztuaz (ez da onartuko 2022koa). Aitorpena egitera behartuta ez daudenek, Foru Ogasunak emandako salbuespen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
  • Eskatzaileek Oarsoaldeko udalek emandako errolda ziurtagiria aurkeztu behar dute. Lezon erroldaturik daudenek ez dute ziurtagiririk aurkeztu beharko.

Etxebizitzen informazioa
Babes ofizialeko 16 etxebizitza horiek honako ezaugarriak dituzte:

  • Etxebizitza bat dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat izango da, bi logelakoa, trasteleku eta garajearekin.
  • Bi etxebizitza, familia guraso bakarreko ama edo aitentzat izango dira, 18 urtez azpiko adingabea euren kargura dutenak. Hiru logelakoak dira horiek, trasteleku eta garajearekin.
  • Bi etxebizitza 18-35 adin tartekoentzat gordeko dira, hiru logela, trastelekua eta garajea dituzte.
  • Gainontzeko 11 etxebizitzak kupo orokorrerako izango dira: hiru logela, trastelekua eta garajea dituzte.

Goiko loturan sartuz gero, baldintza xeheagoak ikus daitezke, tartean, prozesurako onartuak diren izan direnen zerrenda noiz izango den ikusgai.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.