Beraun kaleko aparkalekuaren obrak datorren astean hasiko dituzte
Udal frontoiaren ondoan egingo dute aparkaleku publiko berria eta 63 plaza izango ditu.
Beraun kalea berrurbanizatzeko proiektuaren barruan, Errenteriako Udalak aparkaleku publikoa eraikiko du bertan. 63 plaza izango ditu aparkaleku horrek, eta datorren astean hasiko direla lanak jakinarazi dute. Orotara, 165.467,50 euroko inbertsioa egingo du dalak aparkaleku berria eraikitzeko.
Esku hartze horrekin eta Pontikan udalak abiatu duenarekin aparkaleku kopuru garrantzitsua sortuko da, zonalde horri guztiari mesede egiteko.
Bestalde, Beraun kalean bertan kokatuta zegoen txakurren parkea lekuz aldatzeko lanak amaitu dituztela jakinarazi du udalak. Parke hori zegoen tokian, lehengoratze eta egokitze lanak egin ditu udalak, eta berdegune gisa egokitu du. Lan horiek egiteko, 22.360,06 euroko inbertsioa egin du errenteriako Udalak.