[Eguneraketa] Martxan da topoa
Antxo eta Galtzaraborda arteko topoko manta termikoaren arazoa konponduta, ohiko erritmora bueltatu dira tramu horretako joan-etorriak.
Pasaia eta Galtzaraborda arteko topo-trenbideko tuneleko manta termikoa askatu egin da gaur goizean zehar. Hori dela eta, etenda egon dira tarte batez Antxo eta Galtzarabordako geltokien arteko joan-etorriak, bide horretan geldiarazita baitzegoen topoa.
Arazoak iraun duen artean transbordoak egin behar izan dituzte bidaiariek topo eta autobus lineen artean. Euskal Trenbide Saretik adierazi dutenaren arabera, egoera normaltasunera bueltatu da jada.