Elkarrekin Errenteria: "Feminismorik gabeko justizia sozialik ez da"
Patriarkatua "makilatzea" egotzi zien Etxebestek, PSE eta EAJri, " ez dira ausartzen oinarri nagusietako bat bera ere jotzen, beren zimenduak eta bezero sarearen ukituko lituzketelako".
Elkarrekin Podemos hautesle elkargoak ekitaldi politikoa egin zuen atzo Udal eta Foru hauteskundeen harira. Zumardiko kioskoan egin zuten ekitaldia, eta bertan aritu ziren Maite Gartzia Errenteriako alkategaia, Miren Etxebeste Ahaldungai Nagusia, Marivi Eizagirre Donostialdeko barrutiko Batzar nagusietarako zerrendaburua, eta Yolanda Martin Errenteriako udalerako hautagaia.
Patriarkatua “makilatzea” egotzi zien Etxebestek, PSE eta EAJri, ” ez dira ausartzen oinarri nagusietako bat bera ere jotzen, beren zimenduak eta bezero sarearen ukituko lituzketelako”. Ausardia behar dela esan zuen moreen ahaldungaiak “benetan berdintasun gizarte batera eramango gaituzten aldaketak egiteko” eta ordezkatzen duen koalizioa dela “berdintasunarekiko benetako konpromiso irmoa” bermatzen duen bakarra erantsi.
Beraiek badutela ausardia esan zuen azkenik Etxebestek, “baita esperientzia ere. Horrela erakusten ari gara gobernatzen ari garen herrietan”. Adibide Espainiako Berdintasun Ministerioaren “aurrerapen feministak”, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Berdintasun Legea, eta Irunen eta Errenteria-Oreretan “abian jarritako abangoardiako politika aurrerakoiak”.
Pertsonak erdigunean jarri zituen Gartziak bere aldetik, “herritarren behar, zaintza eta proiektuetan erdigunean jartzen jarraituko dugu pertsonak. Agintaldi honetan garatu dugun eta harro sentiarazten gaituen proiekturik badago, hori Emakumeen Etxea da”. Feminismoa “guztien artean eta alde guztietatik” eraiki beharra dagoela gaineratu zuen moreen alkategaiak, “feminismorik gabe, justizia sozialik ez da”.
