Orioko hilketa matxista salatzera deitu dute
Oreretako Mugimendu Feministak gaur egingo du elkarretaratzera, eta herritar guztiak bertaratzera deitu du.
Gizon batek bikote ohia hil zuen joan den asteartean Orion. Lourdes del Hoyoren hilketa matxista salatzera kalera aterako da gaur Oreretako Mugimendu Feminista; nahikoa dela esango dute ozen enegarrenez, eta beste behin ere autodefentsa feminista dela bidea egingo dute aldarri.
Gaur arratsaldean egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan hasita, Niessen merkatalgunearen sarreran.
Mugimendu feministak herritar guztiak deitu ditu parte hartzera eta azken hilketa matxista salatzera, estrukturala den gaitza ezabatzeko ezinbestekoa delako gizarte osoaren inplikazioa.
