Share proiektuaren ordezkari Jone Amezaga Ghanan izan da
2021ean Errenteriako Udalak bat egin zuen nazioarteko Share proiektu soziokulturalarekin. Europa, afrika eta Ekialde Ertaineko bazkideen artean harreman iraunkorrak sortzea du helburu sormena eta hezkuntzan oinarritutako proiektuak.
Share proiektuaren Errenteria-Oreretako ordezkaria den Jone Amezaga Dantzaria Ghanan egon da. Share proiektuaren bigarren egonaldia izan da honakoa eta Akkran egin dute Ghanako antzoki nazionalean. Amezagarekin batera, proiektuan parte hartzen ari diren, Burkina Faso, Kamerungo Errepublika, Kroazia, Frantzia eta Ghanako dantzariekin batera My Dearest Rituals lana eskaini zuten egonaldia bukatzeko.
Ghanan egindako lanak, Zagreben (Kroazia) izango du jarraipena uztailean, eta Errenteria-Oreretan bukatuko dute, Atlantikaldia jaialdiaren barruan.
2021ean Errenteriako Udalak bat egin zuen nazioarteko Share proiektu soziokulturalarekin. Europa, afrika eta Ekialde Ertaineko bazkideen artean harreman iraunkorrak sortzea du helburu sormena eta hezkuntzan oinarritutako proiektuak, beti ere, ezagutzaren eta esperientziaren elkartrukea sustatuz.